lunes, 9 de marzo de 2015

Barria - Eco School

Aste batean zehar, 2. mailako ikasleok Barriara joan ginen Ingeles ikastaro batera. Bertan zeuden monitoreekin, ekintzak egiterakoan, ingelesez hitz egin behar genuen eta hori, nire ustez, ingelesa hobetzeko onuragarria da.

Ekintza asko egin genituen. Nahiz eta lehentasuna jolastea eta ondo pasatzea izan, gauza berri asko ikasi genituen, esate baterako Slumdog Millionaire filma ikusi genuenean oso ondo pasa genuen baina aldi berean beste kultura eta bizi moduei erreparatu genien.

Gehien gustatu zitzaidan ekintza gaueko txantxak izan ziren, guztiok batera parte hatzen genuelako eta oso dibertigarriak izan zirelako. Gehien aspertu zidan ekintza Energia Berriztagarrien eta Berriztaezinen hitzaldia izan zen, oso luzea zen eta.

Ondorioz, Barriako esperientzia hau oso ona izan da eta Ingelesa hitz egiteko eta hobetzeko aukera bikaina izan da! Gainera, monitoreak oso atseginak ziren eta ekintzetan barre asko egin genuen beraiekin. Benetan ondo pasa genuen!

1 comentario: