jueves, 12 de marzo de 2015
lunes, 9 de marzo de 2015
Barria - Eco School
Ekintza asko egin genituen. Nahiz eta lehentasuna jolastea eta ondo pasatzea
izan, gauza berri asko ikasi genituen, esate baterako Slumdog Millionaire filma
ikusi genuenean oso ondo pasa genuen baina aldi berean beste kultura eta bizi
moduei erreparatu genien.
Gehien gustatu zitzaidan ekintza gaueko txantxak izan ziren, guztiok batera
parte hatzen genuelako eta oso dibertigarriak izan zirelako. Gehien aspertu zidan
ekintza Energia Berriztagarrien eta Berriztaezinen hitzaldia izan zen, oso
luzea zen eta.
Ondorioz, Barriako esperientzia hau oso ona izan da eta Ingelesa hitz
egiteko eta hobetzeko aukera bikaina izan da! Gainera, monitoreak oso atseginak
ziren eta ekintzetan barre asko egin genuen beraiekin. Benetan ondo pasa genuen!
lunes, 2 de marzo de 2015
Argudiozko Testua - Arrazismoa
Urte askotan zehar, arrazismoa gai oso polemiko bat izan
da herrialde askotan. Nire ustez, hau ezin da onartu guztiok berdinak garelako
nahiz eta erlijio edo azal kolore desberdinak izan.
Jende askok pentsatzen du imigranteak beste herrialdetara
joaten direla bakarrik ondo bizitzeko eta ezer egin gabe egoteko, baina hori ez
da horrela. Horren lekuko dugu, txinatarrak lan egiten denbora gehiago ematen
dutenak direla.
Ez da bidezkoa, jendea musulmanen kontra joatea, Pariseko
atentatuarengatik. Ikus dugu musulmanak izateagatik ez direla berdinak izan
behar, baina gizartea ez da batere tolerantea eta orain Arabiar bat kaletik
ikusten badugu jende askok terroristak direla pentsatzen du.
Beraz, gizartearen pentsamendua aldatzea gomendagarria
izango zen, beste erraza batekoa izateagatik ez dugu gutxiago edo txarragoak direla
pentsatu behar.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)