miércoles, 5 de abril de 2017

16 URTE

Mundu guztiak esaten du oso adin polita eta bizitzekoa dela 16 urtekoa. Aldaketen - etapa deituko nioke nik; gure pentsatzeko modua, gure izaera baita gure fisikoa aldatzen baitu.

Etapa bat da non aukeraketa asko egin behar ditugu, eta aukera haietako batzuk gure etorkizuna markatzen hasiko dira. Baita ere, gure pentsamenduei itxura ematen hasten gara, hori dela eta, gure lagunekin baita gure gurasoekin iskanbila mordo sortuko dira.

Pentsamenduekin jarraituz, gure burmuina pixka bat nahastuta dago, horregatik, batzuetan ematen diogu garrantzi gehiago ez duten gauzei, adibidez: norberaren irudiari. Bestalde, askatasun gehiagoz mugitu ahal gara, esate baterako: independentzia gehiago lortu ahal dugu motorraren txartela aterata.

Bukatzeko, nik uste dut, oraindik oso gazteak garela eta adinduak esaten duten bezala bizitzako momentu hoberenean gaude; hori entzunda, argi dago ez dela adina bizitzari buruz kezkatzen hasteko baizik eta ahal dugun gehiena gozatzeko