miércoles, 5 de abril de 2017

16 URTE

Mundu guztiak esaten du oso adin polita eta bizitzekoa dela 16 urtekoa. Aldaketen - etapa deituko nioke nik; gure pentsatzeko modua, gure izaera baita gure fisikoa aldatzen baitu.

Etapa bat da non aukeraketa asko egin behar ditugu, eta aukera haietako batzuk gure etorkizuna markatzen hasiko dira. Baita ere, gure pentsamenduei itxura ematen hasten gara, hori dela eta, gure lagunekin baita gure gurasoekin iskanbila mordo sortuko dira.

Pentsamenduekin jarraituz, gure burmuina pixka bat nahastuta dago, horregatik, batzuetan ematen diogu garrantzi gehiago ez duten gauzei, adibidez: norberaren irudiari. Bestalde, askatasun gehiagoz mugitu ahal gara, esate baterako: independentzia gehiago lortu ahal dugu motorraren txartela aterata.

Bukatzeko, nik uste dut, oraindik oso gazteak garela eta adinduak esaten duten bezala bizitzako momentu hoberenean gaude; hori entzunda, argi dago ez dela adina bizitzari buruz kezkatzen hasteko baizik eta ahal dugun gehiena gozatzeko

lunes, 9 de marzo de 2015

Barria - Eco School

Aste batean zehar, 2. mailako ikasleok Barriara joan ginen Ingeles ikastaro batera. Bertan zeuden monitoreekin, ekintzak egiterakoan, ingelesez hitz egin behar genuen eta hori, nire ustez, ingelesa hobetzeko onuragarria da.

Ekintza asko egin genituen. Nahiz eta lehentasuna jolastea eta ondo pasatzea izan, gauza berri asko ikasi genituen, esate baterako Slumdog Millionaire filma ikusi genuenean oso ondo pasa genuen baina aldi berean beste kultura eta bizi moduei erreparatu genien.

Gehien gustatu zitzaidan ekintza gaueko txantxak izan ziren, guztiok batera parte hatzen genuelako eta oso dibertigarriak izan zirelako. Gehien aspertu zidan ekintza Energia Berriztagarrien eta Berriztaezinen hitzaldia izan zen, oso luzea zen eta.

Ondorioz, Barriako esperientzia hau oso ona izan da eta Ingelesa hitz egiteko eta hobetzeko aukera bikaina izan da! Gainera, monitoreak oso atseginak ziren eta ekintzetan barre asko egin genuen beraiekin. Benetan ondo pasa genuen!

lunes, 2 de marzo de 2015

Argudiozko Testua - Arrazismoa

Urte askotan zehar, arrazismoa gai oso polemiko bat izan da herrialde askotan. Nire ustez, hau ezin da onartu guztiok berdinak garelako nahiz eta erlijio edo azal kolore desberdinak izan.

Jende askok pentsatzen du imigranteak beste herrialdetara joaten direla bakarrik ondo bizitzeko eta ezer egin gabe egoteko, baina hori ez da horrela. Horren lekuko dugu, txinatarrak lan egiten denbora gehiago ematen dutenak direla.

Ez da bidezkoa, jendea musulmanen kontra joatea, Pariseko atentatuarengatik. Ikus dugu musulmanak izateagatik ez direla berdinak izan behar, baina gizartea ez da batere tolerantea eta orain Arabiar bat kaletik ikusten badugu jende askok terroristak direla pentsatzen du.


Beraz, gizartearen pentsamendua aldatzea gomendagarria izango zen, beste erraza batekoa izateagatik ez dugu gutxiago edo txarragoak direla pentsatu behar.